XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Jo, ez du balio!.

- Ez dago eskubiderik.

- Igerilekura joan nahi dugu.

- Patinatzera joan gaitezke.

Denak batera hasi ziren hizketan, ez besoa altxatu ez txanda gordetzen zutela, eta andereño Ixabelek, zer egin asmatu ezinik, onik ateratzeko modu bakarra amore ematea zela ikusi zuen.

- Tira, oraingo honetan izango duzue zerbait trukean; baina adi: azken aldia da.

- Oraingoan bai baina gero kitto! Ulertu duzue?.

- Eta zer da? Zer izango dugu? - denak galdezka.

- Bueno, ba, datorren astean nire urtebetetzea denez, merienda txiki bat egingo dugu, festatxo bat.

Horrekin konformatu ziren ikasleak, eta eskolatik irtetean haien artean ari ziren berriketan.

- Ze urtebetetze kontatu behar duzu? - Xantik.

- Ez dakit.

- Akaso azkena, ondoena gogoratzen dudana - Jaionek.

- Ba nik urtebete egin nuenekoa - Felixek.

- Baina akordatzen al zara ba? - Iratxek.

- Ez; horrexegatik egingo dut hori: ezer ez kontatzeko.